ZUMAIENA GABON JAIALDIA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2020ko abe. 20a, 08:33
Gabon jaialdia etxetik jarraitzeko aukera izango da.

Urtero, abenduko opor bezperetako azken igandean, ZUMAIENAKO GABON JAIALDIA ospatu izan dugu. Ikastetxeko areto nagusia goraino beteta, gabon giro ederrean, ikuskizun bikaina ikusteko aukera izaten genuen bertako familiek eta herritarrek. Aurten ordea, pandemiaren ondorioz, ezin izango da jaialdia orain arte bezala ospatu.

Zailtasunak zailtasun, buru-belarri jarri gara alternatiba bila… baita bilatu ere! Aurten ere, Zumaienako  ikasle guztiek Gabonetako Jaialdia prestatu eta egiteko aukera izan dute. Hori bai, forma berriak topatu ditugu GABONETAKO MAGIAN murgiltzeko. Hori horrela, guztion artean ILUSIOZ prestatu dugun jaialdi hau, ABENDUAK 20an, arratsaldeko 17:00etan, ZUMAIENAKO youtubeko kanaletik ikusteko aukera izango da.

Hemen lotura:

https://zumaiena.eus/estekak/jaialdia

Gozatu familia giroan prestatu dugun ikuskizunaz.

JAUN ANDREOK, IKUSKIZUNA HASTERA DOA!!!