ZUMAIENAK BAT EGITEN DU “ETXEALDITIK EUSKARALDIRA” EKIMENAREKIN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2020ko api. 23a, 16:13
Familiak etxetik parte hartzera animatzen ditugu.

Zumaienatik, ‘Etxealditik Euskaraldira’ ekimenean parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Egun bizi dugun egoera honi egokituta, datorren Euskaraldia aurrera eramateko ariketa bezala planteatzen da. Ekimen honekin, etxean ditugun hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa eta ariketa batzuek proposatzen dira.

Hizkuntza-ohiturak aldatzeko baliagarri izan daitezkeen zenbait praktika proposatuko dira, guztiak etxetik egiteko modukoak: euskaraz jolastu, euskaraz bazkaldu, euskal zinea ikusi… Egunero, sareetan bideo bat zabalduko da proposamena azalduz eta maiatzaren 1ean ekimenari herritar guztiekin ekintza bateratu bat eginez amaiera emango zaio .

Ekimenean parte hartzen dutenek, etxeko balkoian edo leihoan koloredun puntu bat jartzeko aukera ere luzatzen dute Euskaralditik.

Azkenik, animatzen diren familiek berein esperientzia sare sozialetan zabaltzeko aukera izango dute, @euskaraldia aipamena eginez eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiliz.

Informazio gehiago euskaraldiaren web orrian eta sare sozialetan.

Anima zaitezte!