KATALUNIAKO IKASLEAK ZUMAIENAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2020ko mar. 1a, 09:13
Gure hezkuntza proiektua ezagutzera etorri dira Kataluniatik.
Haur Hezkuntzako Gradua ikasten ari diren Kataluniako ikasle batzuen bixita izan genuen ostegunean. Badira hiru urte gure hezkuntza-proiektuaren berri izan zutela, eta orduz geroztik urtero etorri izan dira gurera, Zumaienako gure eguneroko jarduna ezagutu eta ikusi eta ikasitakoa beren curriculumean txertatzeko asmoz. Etorkizuneko hezitzaile gazte hauen interesa eta jakinmina gure lanerako auspo indartsua da. Pozgarria da benetan gure eskolan erein dugun hazi berria mundura zabaltzea!