DENA PREST INAUTERIETARAKO!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2020ko ots. 20a, 18:16
BASO MAGIKOA-n murgilduko gara aurten.
Baso Magikoan murgilduko da aurten Zumaiena inauterietan. Baina horretarako, hezkuntza komunitateko partaide guztiak jarri gara lanean. Dena prest dugu inauterietarako!

Osteguna, otsailak 20:  15:00 - Pailazoen emanaldia Euskara taldeko ikasleen eskutik (HH - LH 4)  16:15 – Txokolatada. Ostirala, otsailak 21: Etxetik jantzita, eta nahi duenak aurpegia margotuta, 14:45erako etorriko gara ikastetxera. Desfilea 15:00etan hasten bait da. “BASO MAGIKOA” lelopean HH eta LHko ikasle, irakasle eta gurasoek festa ospatuko dugu.  15:00 - Dantzak hasiko dira patioan.  16:00 - Eskolatik irten eta herriko kaleetan zehar (moila, erribera kalea eta Eusebio Gurrutxaga plaza) desfilea egingo dugu.