GUK EUSKARAZ, ZUK ZERGATIK EZ?

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2019ko abe. 2a, 20:21
“Guk euskaraz, zuk zergatik ez?” lelopean ospatuko dugu aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna.
Egitarau zabala prestatu dugu aurten ere.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2019
Abenduaren 3an Zumaiena  Ikastetxean

HH

  • 10:00etan Txantxangorria lepokoa margotu.
  • 11:05ean “Guk euskaraz, zuk zergatik ez?” abestia patioan.

LH

  • 9:15ean “Zigortzaileak” filma LH 3.,4., 5. eta  6. mailakoentzat.
  • 9:15ean LH 1. eta LH 2. mailakoek “ Hitz eta Pitz”  lehiaketa.
  • 11:05ean “Guk euskaraz, zuk zergatik ez?” abestia patioan LH osoa.
  • 11:40an  “Hitz eta Pitz” lehiaketa LH 3., 4., 5. eta 6. mailakoek.
    “Hitz eta Pitz” bukatzen badute mahai jolasak.
  • 14:45ean “Hitz eta Pitz “ lehiaketaren sari banaketa.

DBH

  • 11:05ean “Guk euskaraz, zuk zergatik ez” patioan.
  • Arratsaldez “Handia” filma.

Guraso guztiok gonbidatuta zaudete patioan egin behar dugun ekintzan parte hartzera.




GUK EUSKARAZ , ZUK ZERGATIK EZ?

Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen.  (bis)
Eta zuek denok ur gazi bat
atera zenuten
handik nekez.  (bis)
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Orain zuen birtutez
zuen indarrez.  (bis)
Euskara itsaso urdin
eta zabal bat izanen da
eta guria da.  (bis)
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen.  (bis).
Eta zuek denok ur gazi bat
atera zenuten
handik nekez.  (bis)
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?