'Bilaka' hezkuntza dokumentalean Zumaiena

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2019ko aza. 23a, 14:22

Estreinaldian dokumentala aurkezteaz gain, Euskadiko Eskola kontseiluko lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaria, Txileko Unesco bulegoko irakasle bat eta Txileko Universidad Abierta de Recoletos-eko zuzendariak hartu zuten parte.

Pasa den azaroaren 20an, Bilboko Azkuna Zentroan, Unesco etxeak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, BILAKA dokumentala aurkeztu zuen. Euskal Autonomia Erkidegoan erreferentziatzat hartu diren hezkuntza proiektu ezberdinak barneratzen ditu dokumentalak.

Zumaienako hezkuntza proiektua azaltzen da aipaturiko dokumentalean eta ikastetxeko ikasleak izan ziren protagonista bertan. Beraien esperientziatik, Zumaienako KONFIANTZAREN PEDAGOGIA-ren marko pedagogikoa azaltzen da. Era honetara, Zumaiena Gizarte eraldaketarako erreferentziazko zentru bilakatu delarik.

Estreinaldian ikasle eta langileez gain, Konfiantzaren Pedagogiaren sortzaile den, Rafael Cristobal Mediku psikiatra ere izan zen. Hurrengo hilabeteetan dokumentala espazio ezberdinetan ikusteko aukera izango da.