Peñiscolan izan da ZTT

Lagun giro paregabeaz gozatzeaz gain, emaitza bikainak lortu dituzte ZTTko kirolariek. Sei lagun izan dira Peñiscolan (Herrialde Katalanak), Half distantziako triatloian parte hartzen pasa den igandean.

Deñe Izaga, Leire Baraibar, Naiara Telletxea, Eider Bereziartua, Aritz Unanue, eta Andoni Badiola izan genituen ZTTko ordezkariak.

Leire eta Naiarak lehendabizikoz parte hartu zuten distantzia honetako triatloi batean. 1.900 metro igerian, 85 kilometro bizikletan, 21 kilometro korrika. Baita amaitu ere. Andoni Badiola eta Aritzek, berriz, beste bat gehiago, baina iazko denborak hobetuaz. Deñe Aqua-bike mailan aritu zen, lan ona eginaz. Eider Bereziartua berriz piodiumerako bidea zein den ikasi du eta igandean ere ederki zapaldu zuen, hirugarren kajoia. Taldekako sailkapenean, berriz, garaipena ZTTko neskek lortu zuten.

Triatloi albisteak jorratzen dituen webgune bateko esatariak sorpresatzat hartu du Eiderren lana. Aurten, ordea ez du lehenengo aldia podiumnera igotzen dela, eta ziur gaude berriz ere onenen aldamenean ikusiko dugula.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!!