Duatloi denboraldia amaieran

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2024ko api. 25a, 13:40

Udaberria aurrera doan heinean, gerturatzen ari da triatloi denboraldia gure lurraldean. Bitartean duatloi denboraldiko azken pausuak ematen ari dira gure kirolariak.

Duatloi denboraldiari amaiera paregabea eman diote ZTTko kirolariek.

Helene Alberdi izan da gehien nabarmendu dena, garaipen bat baino gehiagorekin. Apirilaren 13an Zuiako duatloi gogorrean lehen postuaren jabe izan zen eta apirilaren 20an gauza bera egin zuen Zizurkilen ospatu zen Gipuzkoako duatloi txapelketan.

Leire Baraibar, Naiara Telletxea eta Helene Alberdik osatutako hirukotea taldeka ere Gipuzkoako txapeldun izan zen. Hirukote honekin batera Peru Tolosa eta Andoni Badiola ere Zizurkilen izan ziren proba ederra osatuaz.

Zuiako proba beldurgarrira bueltatuz, beroak izugarrizko triskantza eragin bait zuen, aipatzekoa Ruben Ruzafak lortutako seigarren postua eta Joxean Alberdik burutu zuen proba, beste asko ez bezala helmugaratzea lortu bait zuen.

Duatloi munduan jarraituz,  Ruben Ruzafak Portugaleko XTERRA proban nagusi izan dugu pasa den igandean.

Rubenek urteetan erakutsi du proba mota hauetan maisu izan dela mundu mailan eta garbi dago izaten jarraituko duela.

XTERRA probak triatloi edo duatloaik izaten dira, baina mendiko bizikletarekin mendiko ibilbideetan zehar eta noski korrika ere naturan barrena egindako ibilbidean.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!