ZTTko gazteak ziztu bizian ibili dira LXII. Bolunburu krosean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2023ko abe. 18a, 17:09
ZTTko neska-mutilek Eibarren izan dute lasterketa pasa den asteburuan.

Eibarko Arrate auzoan ospatzen da urtero kirol proba hau. Bertako zelaietan izaten den krosean zumaiarrek ez dute hutsik egin.

Infantil eta kimu mailan aritu dira ZTTko ordezkariak. Infantilek 2.400 metroko distantzia osatu dute, neska eta mutilek. Saio bikaina egin dute eta podiumetik gertu ibili dira.

Kimuek, berriz, 1.600 metroko saioa osatu dute. Hemen korrika gozatzeaz gain garaipena lortu dute neskek eta mutilek. Azpimarratu, gainera, nesketan podiumeko hiru postuak ZTTk bete dituela, erabateko nagusitasuna erakutsiaz.

Arrateko zelaiek kolore gorriz jantzi ziren igande goiz, eguzkitsu eta frexkoan.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!!