ZTTk triatloia ezagutu nahi duenarentzat deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2023ko aza. 14a, 10:28

Aitzuri pilotalekuan, azaroaren 17an, 18:00etan hitzordu berezia izango da. Kirol zoragarri hau ezagutu nahi baduzu, edo ezagun bat izanez gero, azaldu lasai. 

Gaur egun gure gizartean ondo sustraituta dagoen kirola da triatloia. Zorionez, urtero jende berria eta gaztea gerturatzen da Zumaiara, eta beste hainbat tokitara, kirol hau praktikatzera, batez ere, emakumeak. 

Maila eta distantzia desberdinetan aritzen gara, herri mailatik hasi eta distantzia luzeko triatloietara. Taldekide berriek beharrezkoak dituzten aholkuak jasoko dituzte: zer material erabili, zer entrenamendu egin, igeriketa teknifikazioa maila desberdinetan... Hainbat abantaila ditu ZTTko kide izateak: kalitatezko arropa prezio onean, mediku azterketa, aholku eta entrenamendu saioak, eta talde giro bikaina.

23urte azpikoek deskontu bereziak izango dituzte, fitxa egin eta kalitatezko arropa erosterakoan. Bertara azaldu ezin baduzu, ondorengo emailean jarri zaitezke harremanetan: zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com.

Jarraian urteko batzarra izango da, Aitzuri bertan, 18:30ean.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!!