ZTTko neskak eta Martin Amilibia txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2023ko ira. 26a, 12:38

Gipuzkoako triatloi federazioaren urte bukaerako galan jasoko dute saria Zumaiako Triatloi Taldeko neskek. Martinek, berriz, Beasaingo Josetxo Imaz herri krosean jantzi zuen txapela.

Irailaren 24an, igandean, jokatu zen Beasainen Josetxo Imazen oroimenezko herri krosa, eta bertan azkarrena zumaiarra izan genuen. 10.000 metroak osatzeko 32 minutu eta 7 segundo nahikoa izan zituen Martinek.

Irailaren 16an, berriz, ZTTren urteko egun handia izan zen. Urtero legez froga ikusgarri eta arrakastatsu bat antolatzeaz gain, gure kirolariak lanean txukun aritu ziren. Zumaiako triatloian Gipuzkoako saria ere jokoan zen, eta hau irabaztea lortu zuten ZTTko neskek.  Maite, Nerea, eta Nekanek osatu zuten hirukotea. Urteaga ahizpen gaztetasunak eta Nekaneren jakinduriak garaipenera eraman zituen.

Aipatu beharra dago ZTTko neska eta mutil gehiago ere izan genituela irailaren 16ko frogan, eta azpimarragarria bezain pozgarria nesken gorakada bai parte hartzea eta fitxa kopurua. 

Gabonetan jasoko dute saria, eta ziur nago poz gehiago ere emango dizkigutela.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!!