Saltaka aritzeko aukera eskainiko du aurten ere ZTTk

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2023ko ira. 6a, 07:47
Zumaiako Triatloi Taldeko kirolariak. (Zumaiako Triatloi Taldea)

Zumaiako Triatloi Taldeak atletismo saila lantzen jarraituko du gaztetxoekin. Irailaren 12an izango dute interesdunek izena emateko azken eguna.

2023-2024 denboraldian atletismoan aritzeko aukera izango dute Zumaiako haur eta gazteek Zumaiako Triatloi Taldeari esker. Horretarako, entrenamendu saioak egingo dira urriaren 3tik aurrera. Saioak asteartetan eta ostegunetan izango dira, 16:45etik 17:45era bitartean.

Kategoria hauetako haur eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute:

  • Infantilak (2010-2011).
  • Kimuak (2012-2013).
  • Kadete eta goragoko mailatan federatzeko aukera emango du ZTTk.
  • Aurten ez dugu benjaminekin (2014-2015) saiorik egingo.

Izena honako lotura honetan egin beharko da, irailaren 12a baino lehen.

Informazio gehiago nahi duenak zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com edo inskripzioakztt@gmail.com helbidera idatz dezakete, edo 722 85 69 65 telefonora deitu.

Animatu saltaka egitera!