Urteagatarrak Usansoloko duatloian txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2023ko mar. 28a, 10:16

ZTTk harrobia lantzen du, gazte mailako atletismo sailaren edo iraileko trialoi herrikoiaren bidez. Helburua trialoiarekin gozatu eta federatu nahi duenari erraztasunak ematea da, beti ere. Oinarriko lan horretatik ateratzen dira gero harribitxiak.

Igandean bikotekako duatloia izan zen Usansolon (Bizkaia), eta bertan ZTTko Nerea eta Maite Urteaga ahizpek garaipena lortu zuten. Bost kilometro korrika, hogei kilometro bizikletan eta beste bi kilometro eta erdi korrika zen egin beharreko lana, baina beti ere bikoteek elkarren aldamenean joan behar zuten.

Mistoa, gizonezkoa eta emakumezko mailak izan ziren jokoan. Aipatu bezala Nereak eta Maitek garaipen bikaina lortu zuten emakumezko mailan.

Irailean ospatzen den herri mailako triatloian parte hartu ondoren, bi kirolari gazte hauek aurten ZTTko partaide ditugu. Kirol erronka berriak jarri dizkiote beraien buruei, eta pixkanaka ari dira kirol hau ezagutzen. Zorionak bikote!!

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!