ZTT Lasarteko zalditokian korrika aritu da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2022ko aza. 7a, 16:08

Atletismo saileko gaztetxoak pozez gainezka itzuli dira Lasartetik. Asfalto edo pista alde batera utzi eta lur gainean aritu dira.

Herri mailako hainbat laisterketa, eta Behobiarekin batera, lokatzetan korrika aritzeko aproposak dira. Kros herrikoietan (Zumaia barne) asfalto gainean egiten da korrika. Zirkuitu hauek, berriz, lur gainean izaten dira neurri handi batean, eta euri asko egin badu lanak zailagoak izaten dira. Hori horrela, iltzedun zapatilak erabiltzen dituzte korrikalariek.

Igandean Lasarteko zalditokian gozatu ederra hartu zuten ZTTko gaztetxoek. Guztira 17 haur gerturatu ziren; 7 infantil mutil, 2 infantil neska, 5 kimu mutil, eta 3 kimu neska. Hauetako askorentzat lehendabiziko krosa izan zen.

Joseba Amilibia beteranoak ere proba nagusian parte hartu zuen. Helburua beteta etorri zen etxera, garaileak ez baitzion itzuli bat atera.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu!