Jaenen lan ona eginda itzuli dira Zumaiako korrikalariak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2022ko urt. 31a, 12:49

Lokatzik gabeko zirkuito batean korrika aritu dira, 10.215 metro osatu arte. Podiuna urrun izan arren, pozik eta lan ona eginda itzuli dira Aratz Rodriguez eta Martin Amilibia.

Espainiako kros txapelketara sailkatu ondoren, lan on bat egitea zen Aratzen eta Martinen helburua. 

100 parte hartzaile inguru izan zituen txapelketa honek. Emakumezkoen laisterketan 44. sailkatu da Aratz, 37 minutu eta 39 segundoko denbora bikainarekin. Martinek, berriz, 65. postua lortu du, 32 minutu eta 16 segunduko dendora egin ondoren.

Jaenen zegoen mailaren adierazgarri dira denbora hauek egin ondoren lortutako postuak. Jarraitu bikote, korrika eta kirolarekin gozatzen.

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.