Urteko batzarra egingo du ZTTk ostiralean, bideokonferentzia bidez

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2020ko aza. 30a, 09:49

Bizi dugun egoera dela eta, aurtengo batzarra bideokonferentzia bidez egingo da, ostiralean, hilaren 4an, arratsaldeko 7tan. Bilera hasi aurretik bazkide guztiek bertarako lotura jasoko dute.

Landuko diren gaien artean, taldearen egoera, zuzendaritzaren egoera, Deñe Izagak egin duen ZTTko logoaren diseinu berria, eta Austral etxeko erropen aurkezpena izango dira.

2020. urtea ez du inork gogoratuko triatlioian egin dituen lorpenengatik, baina ZTTk lanean jarraitu du kirol talde bezala. Taldekideen lagun arteko irteerak egitera mugatu da ZTTren kirol jarduera. Ohikoak diren kirol ekitaldiak ez dira antolatu, maiatzeko duatloia, eta iraileko triatloia esate baterako.

ZTTko kide izatearen abantailak asko dira:

  • Triatloi edo atletismoko fitxaren ordaiketa, %50 ZTTk ordainduko du.
  • Kalitate oneko kirol erropa teknikoa, oso prezio onean. Datorren denboraldian AUSTRAL etxeak egindako erropak izango dituzte ZTTko kirolariek.
  • Igeriketako teknifikazio ikastaroak. (egoerak uzten duenean)
  • Kirol materiala elkartrukatzeko aukera.

Batzar hau arigunea ere izango da, AHOBIZI eta BELARRIPRESTek tokia baitute, 

Kirol honetan lehen pausuak eman nahi dituenak, harremanetarako ondorengo helbidea eta zenbakia eskura izango ditu:

ZTT kirolarekin hezi eta gozatu.