Lantaldea prest egon arren, ezin denean ezin da

Osasun krisiak eraginda, Zumaiako 14. triatloia aurten ez antolatzea erabaki du ZTTk.

2012an Zumaiako Triatloia berriro martxan jarri zenetik, ahalegin handia suposatu duen arren, urtero gure triatloia aurrera ateratzea lortu dugu.

Aurten, irailaren 5erako genuen hitzordua jarrita, eta azken unera arte gure triatloia egiteko aukera mantentzen saiatu gara, baina, azkenean, nahi ez genuen erabakia hartu behar izan dugu: 2020an ez da Zumaiako Triatloirik izango.

Kirolari, ikusle eta herritarren osasuna jokoan zegoen, eta hori bermatzeko segurtasun neurri ezberdinak aztertu eta antolaketa modu berriak bilatu ditugu. Baina hala ere, bizi dugun egoera kontutan izanda, orain arte herriarentzako onuragarria izan dena, kaltegarri bihurtzeko arriskua ikusten dugu.

ZTTko aintzindariek 2004an martxan jarri zuten triatloia 2021ean berreskuratzeko aukera izango dugulakoan, jaso ezazue besarkada haundi bat azken urte hauetan gurekin izan zareten kirolari, zaletu eta babesle guztiok.

Ondo izan