Ostiralean triatloian hasi nahi dutenentzat bilera informatiboa egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2019ko urr. 14a, 11:06

Triatloian hasi nahi dutenek zalantzak argitu eta xehetaxunen berri izan dezaten, bilera bat egingo da. Jarraian urteko batzarra antolatu du ZTTk. Ostiralean arratsaldeko 7:30ean Aitzuri frontoian.

Hilabete pasa da ZTTk antolatzen duen urteko kirol ekitaldi nagusia egin zenetik. Orain urteko batzarra egiteko ordua iritsi da, eta kirol honetan hasi nahi dutenei zalantzak argituko zaizkie.

ZTT urtetik urtera, aurrerapausoak ematen saiatzen da eta honek babesle berrien konfidantza irabaztea ekarri du besteak beste. Horrela kirolarientzat erreztasunak izaten dira, arlo askotan. Esate baterako abantaila hauek izango ditu ZTTko partaide egiteak:

- Teknifikazio ikastaroetan parte hartzeko aukera.
- Kalitate oneko arropa eskuratzeko orduan deskontu bereziak.
- Material desberdina elkartrukatzeko erreztasunak
- 23 urtez azpikoei laguntza bereziak.
- Entrenamentuak talde giro bikainean.

Aurtengo berrikuntza nagusia atletismo taldea sortzea izan da. Lehendik sortuta zegoen talde bat, ZTTk barneratu du. Benjamin, alebin, eta infantil mailako gaztetxoak ari dira entrenatzen bertan Fran Aizpurua beteranoa, eta Jon Alberdi gaztearen eskutik.

Ostiralean zure zain egingo gara Aitzuri frontoian.