Martin Amilibia Euskadiko kros txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Triatloi Taldea 2019ko ots. 5a, 08:02

Ordizian igande goizean jokatutako krosean, Euskadiko taldekako txapela lortu dute Amilibiak eta Deportes Apalategik.

Ordiziako, Oainguko zelaietan ospatu da igande goizean, Euskadiko kros txapelketa. Banakako podiuma eta Taldekakoa egoten da jokoan egun hontan. Hemendik irteten dira Espainiako txapelketan lehiatuko duten taldeak eta baita Euskal selekzioko partaideen zerrenda ere. Korrikarako eguraldia egokia izan duten arren, ibilbide oso gogorra aurkitu dute, diferentzia haundiak zabaldu dira eta sorpresaren bat ere izan da sailkapenean.

Martin Amilibiak oso irteera ona egin du eta ongi kokatu da, faboritoen artean. Bere helburua lehen aurreneko 10 postuetatik gertu ibiltzea zen eta ez da urruti ibili. Izen haundiko Korrikalariz osatutako taldetxo batean sartu da, azken itzulian. Amilibia indarrez juxtu eta azken kilometrotan azkarragoak diren korrikalariekin heldu da, azken txanpara.
11. tik 20.rainoko postuak zeuden jokoan eta Martinek berea azken metrotaraino borrokatu du, meritu haundiko 16. Postua lortuz. Krosetan postua da garrantzitsuena eta batezere taldekako sailkapenean lehian bazaude.

Gaur inoiz baino garbiago ikusi da, postu-puntu horien garrantzia, Amilibiak eta Deportes Apalategiko taldekideek (40p), Euskadiko txapela lortu dute bait dute, La Blanca (41p) Gazteizko talde indartsuari puntu bakarreko aldeaz.

Zorionak, Martin!!!