Ay pintxito!

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017ko mai. 1a, 22:10
Lasai, ez dauka zer ikusirik abestiarekin eta, baina bai San Telmo jai hauetan taberna batzuetan bizi izan dudanarekin.

Duela hilabete batzuk herriko tabernetan gertatzen zenaren berri eman nizuen, hemen artikulua. Orain ordea,jaietan lan asko egiten duten hauek, herritarrokin izaten duten detaile batzuei buruz zerbait kontatuko dizuet.

  • Apirilak 23, gaueko 1:00ak, helduen danborradaren amaiera beheko plazan, bertan lau katu eta taberna guztiak itxita UZKUDUN taberna izan ezik. Bertan zeuden jabeak tamborreroen zain, mahai batzuen gainean mokadu ederra zerbitzeko prest, ey, eta hau dena musutruk, tabernakoek nahi zutelako gonbidatzen ziguten! Danborrada txikiarekin ere, ZALLA tabernakoek lagundu zuten ur botilen kaxa batzuk ematen, eguzki izpien azpian zeuden umeei hidratatzeko.
  • Apirilak 28, gaueko 4:00ak, edariei aurre egiteko GURE TXOKOA tabernakoek beraien barra zabal horretan pintxo ederrak jarri zituzten, hauek ere musutruk! Eta ez ronda bat bakarrik eh,ez ez!
  • Apirilak 30, gaueko 3:00ak, San Telmo jaietako azken parranda eta, tatxan, AMAMA tabernan, albondiga ederrak bertako bezeroentzat. Bertan hainbeste dantza egin ostean, indarrak berreskuratu behar ziren bai edo bai, eta hauek ere musutruk!

Eta ziur nago horrelako kasu gehiago izan direla, beraz hemendik, hauei eta beste guztiei ESKERRIK ASKO!