Barrakentzat amaitu dira San Telmoak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017ko api. 25a, 14:41

Zumaiar gehientsuenentzat gaur "astelehena" da eta umeentzat oraindik jaieguna. Azken hauek (edo, agian, gurasoak gehiago) bigarren asteburuaren zain egon ohi izaten dira barrakek aste honetan egiten duten Día popularrarengatik. Badakizue: sarrerak merkeago. 

Aurten ordea, egiten bada, aukera ez da hain zabala izango, Gernika parkean zeuden guztietatik gutxi batzuk besterik ez direlako geratu, tartean autotxokeak. Arrazoia? Izan diren lapurretak? Beste herrietako jaiak? Batek daki.