Telmo Iruretaren antzezlan bat izan behar zuenak...

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017ko api. 7a, 10:10

Elena Iruretari prestatu zioten sorpresa batean amaitu zen! Kalean, azken egunotan, Telmo Iruretaren kartel bat ikusiko zenuten "Badoa emakume bat" izenpean. Askok, edo nik bai behintzat, bere antzezlan hoietako bat zela pentsatu genuen, baina Aita Mari aretoko fokoak piztean eta kamara batzuk bertan zeudela ikustean, zerbait arraroa somatu nuen.

Bertara, familiakideaz gain, aktore eta lagun asko gerturatu ziren. Hau dena, noski, Elenak ezer jakin gabe. Aitziber Garmendia, Aizpea Goenaga, Jose Ramon Soroiz e.a. igo ziren Aita Mari aretoko eszenatokira eta hitz berezi batzuk eskeini zizkieten aktore zumaiarrari, Zuhaitz Gurrutxagak aurkezten duen ETB1ko Asko maite zaitut saioaren kameren aurrean.

Une hunkigarria izan zen, bai Elena eta baita bertara gerturatu ginen guztiontzat. Ikusteko aukerarik izan ez zenutenontzat, lasai, laster Euskal Telebistan izango duzue ikusgai eta.