TALENTUAK: Maria Martinez

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017ko mar. 2a, 10:44

Eta herrian ditugun talentuekin jarraitzen dut. Pasan den astekoa, Ainhoa Urteaga izan baldin bazen, "Aldapan gora" abestiaren piano bertsioarekin, oraingo honetan MARIA MARTINEZen txanda da.

Protagonista honen doaia abestea da eta nahiz eta duela aste batzuk Goiko tabernan kontzertua eman beste 3 lagunekin batera, oraingo honetan bakarlari lanetan ikus dezakegu egin berri duen bideo honetan. Atzo jarri zuten YouTuben eta jada ia 1000 bisita izan ditu.

Oraindik ez duzula ikusi? Hementxe bideoa:

Abestia: CORRE (Jesse & Joy)