Ainhoa Urteaga pianojolea elkarrizketatu dute Gaztea irratian

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017ko ots. 23a, 10:35

Gaur egun guztiok dakigu ze nolako erakuslehio aparta den Youtube munduko eta norberaren doaiak erakusteko. Azkena, herrikoa dugu eta musikaria gainera. Zumaiako Bandan bombardinoa jotzeaz gain pianoari ere ematen dio. Bere izena Ainhoa Urteaga da eta HUNTZA taldearen "Aldapan gora" abestiarekin liluratu gaitu, ez guri bakarrik baizik eta GAZTEA irratikoei ere!

Aipatu beharra dago baita ere, bideoa egiten lagundu dion pertsonaren izena Paula Mancisidor dela, bera izan baita grabatzen eta editatzen ibili dena.

Eta bide batez esan nahiko nuke plazer bat dela niretzat dei honen erruduna ni izatea :=)

Hauxe Joseina Etxeberriak atzo GAZTEA BOXen egin zion elkarrizketaren hasiera:

 

Una publicación compartida de AINHOA URTEAGA (@ainhoaurteaga) el 22 de Feb de 2017 a la(s) 10:53 PST

Eta hemen bertsio osoa: