Telmo Trenado zumaiarrak Pedro Sanchez topatu zuen FIB festibalean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016ko uzt. 17a, 11:54
Sare sozialetan, Telmo Trenado jarraitzen dugunok, badakigu Antonio Banderas aktorearekin tuiteatu izan duela eta antza, "lagunak direla", birtualak bai behintzat. Ba orain,atzokoa eta gero, Pedro Sanchezen laguna agian ez, baina berekin bideoa grabatu duela esan dezake ( https://twitter.com/Telmometro/status/754258148836376576 ). Benicassimen ospatzen den FIB festibalean, PSOEko idazkari nagusiarekin topo egin zuen. Trenado ez zen bakarra izan Espainiako presidente izateko hautagaia ikusi zuena,beste askok ere ikusi zutelako baina, Libertad Digitaleko web orrian bere argazkia izan da erabili dutena. Honi deitzen zaio bai, Pedro, gobernua sortzeko laguntza bila ibiltzea...jejeje.