Hip Hop ikastaro intentsiboa emango da uztailan Maria eta Josen

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016ko uzt. 12a, 14:34

Uztailaren 20, 21 eta 22an HIP HOP ikastaro intentsiboa izango da Maria eta Jose ikastetxean Errepublika Dominikarreko Darvin de la Cruzen eskutik.

Uztailaren 20, 21 eta 22an HIP HOP ikastaro intentsiboa izango da Maria eta Jose ikastetxean. Irakaslea 30 urteko mutil Dominikar bat izango da, Darvin de la Cruz izena du berak eta gaur egun Madrilen bizi da. Pasa den Uztailaren 3an aurrerapen txiki bat eskeini zigun Kofradia plazan egin zen ZUMBA ekitaldian.
Ikastaro honen prezioak honako hauek izango dira, kontuan hartuta klase bakoitza 3 ordutakoa izango dela (10:00tatik 13:00tara).

  • 40 € (egun bat)
  • 60 € (bi egun)
  • 80€ (hiru egun).  
  • 20 € (Eta gehigarri bezela Uztailaren 22an 19:30tatik 21:00tara)

Interesatuak deitu edo idatzi whatsapp bat zenbaki honetara: 634438887