GAUR EGINGO DA KONTZERTU LIRIKOKO KONTZERTUA

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016ko mai. 30a, 11:57
9 hilabeteren ostean iritsi da ikasitakoa erakusteko garaia. Hainbat txiki,gazte eta heldu izan dira ikasturte honetan Ainhoa Franco, soprano donostiarrak, Txori Txiki musika eskolan, ematen dituen ahots teknikako klaseetara joan direnak. Aurtengo emanaldian ordea, abesteaz gain, ikasleek antzeztu ere egin beharko dute zarzuela bat eskeiniz eta hauexek izango dira tartean entzungo diren abestietako batzuk: Nabucco, El duo de la africana, Core 'Ngrato,Txakoli, Pello Joxepe... Emanaldia 19:00tan izango da Zumaiako komentuan eta guztiak gonbidaturik zaudete!