ZUMBAko masterclass saioa, maiatzaren 1ean, kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2016ko api. 20a, 14:01
11:00etan hasi eta 2 orduz, kiroldegian jarriko den eszenatokitik, toki ezberdinetako irakasleak pasako dira eta masterclass horretarako sarrera bat zozkatzen dute.

Darvin de la Cruz, David Diaz, Ana Aicua, Betisa Carrasco, Lorena Garcia, From Chile, Patricia Navascues, Jhonson Cruz, Josune de Miguel eta Garazi Arraizabalaga izango dira, besteak beste, gerturatuko diren pertsonak dantzan jarriko dituzten Zumba irakasleak.

Sarrerak jada eskuragai dituzue:

  • Helduak: 13 €
  • 13 urte baino txikiagoak: 8 €
  • Lehiatilan egun bertan: 17 €

Eta zozketan parte hartu nahi baldin baduzue, hauxe da helbidea: http://basicfront.easypromosapp.com/p/306840 

 

Bestalde, ekainaren 21etik 29ra, ZUMBAko ikasleak direnak eta ez direnak ere, nahi izanez gero, PUNTA CANAra egingo duten bidaiara joateko aukera izango duzue, 1185 €-ren truke (dena barne).

Interesatuak zaudetenak, jarri lehenbailen kontaktuan jjzumbazumaia@gmail.com helbidera email bat bidaliz.