Ez dakit badakizuen ala ez, baina Antena 3k ostira

Ez dakit badakizuen ala ez, baina Antena 3k ostiraletan emititzen duen TU CARA ME SUENA saioko jarraitzaile sutsua naiz. Denboraldi honetan internet bidezko lehiaketa bat martxan jarri zuten non beraien webgunera sartuta, galdeketa baten biatartez abeslari bat ateratzen zitzaizun imitatzeko. Niri Paulina Rubio suertatu zitzaidan eta hauxe da egin genuen bideoa. 13 finalista geunden eta horietatik bat atera dute gaur garaile. Zoritxarrez ez naiz ni izan... Ei, baina eta bota ditugun parreak? Orain inauteriak datozela, horrelako zerbait antolatzea herri mailan larunbat gauerako, zer iruditzen?