Atzo, abenduak 24, GABON KORUA atera zen 70. aldiz

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2015ko abe. 25a, 17:44
Atzo, abenduak 24, GABON KORUA atera zen 70. aldiz Zumaiako kaleetara. Usadioari jarraituz, herritarrek, arratsalde pasa egiten dute gabon kanta ezberdinak abestuz eta ez kalean bakarrik baita Otezurin, San Juan egoitzan eta komentuan, azkenengo hontan hainbat abesti abestu zituzten, tartean ondorengo hau "Gabon arratsa da" izenekoa. Nire izenean,dei bat egin nahi diet herriko gazteei, abesbatza honek etorkizun luze eta oparoa izan dezan. Besterik gabe, eguberri bikaina pasa!