ARGAZKIAK: Zumaiako dantzari txikiak Lesakan

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2018ko api. 23a, 09:50

Dantzari Txiki egunen garaia da, eta Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzari gaztetxoek hauetako batzuetan hartuko dute parte. Atzo Lesakan egindakoan izan ziren, eta baita ondo pasatu ere. 

Lesakakoaz gain, beste antzerako egunetan hartuko dute parte Zumaiako dantzariek. Hala, maiatzaren 6an Beasainera joango dira; maiatzaren 27an Zumaian izango da eguna, eta ekainaren 17an Urretxura joango dira. 

Ez dira hauek Txori Txikiko ikasleen jarduera bakarrak. Aste honetan, asteazkenean, 8 eta 13 urte bitarteko 52 ikasle Donostiara joango dira, Musikenera, kontzertu didaktikoa entzutera. Ostegunean, berriz, musika tailerreko entzunaldia izango da, 18:00etan, Komentoan.