Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2017ko ira. 2a, 08:41

Irailaren 4etik 6ra bitartean musika eta dantza eskolako ikasgaietan matrikulatzeko epea zabalik izango da, Ubillos jauregiko bulegoan 17:30etik 19:30era. Matrikulak mugatuak izango dira.

2016/17 ikasturtean berrikuntza gisa, 3 urtetik aurrerako umeei eskeinitako musika tailerra jarri zen martxan, 30 minututako bi saio. Emaitza oso onak izan zituen eta aurtengo ikasturte berrian egitasmo berdinarekin jarraituko da. Oraindik lekuak geratzen dira, animatu!!!!

Gure helburu nagusiena edozein adinetako pertsonei dantza eta musikaren arloetan prestakuntza praktikoa ematea da, eta aldi berean lanbide-heziketarako prestaketa interesa edo bokazioa duten pertsonei.

Musika eta dantza jardueretan aukera zabalak eskeintzen dira, joera desberdinak landuz, bai bakarkako lanetan baita taldean ere.

Zumaiako gizarte eta kultur bizitza aberasteko eta dinamizatzeko asmoarekin hainbat jarduera antolatzen ditugu urtean zehar. Ekintzaz beteriko ikasturtea izaten dugu: Xexili astea, inauteriak, san telmoak, elkartrukeak, topaketak, entzunaldi eta kontzertuak, dantzari txikiak etabÂ…

2017-18 ikasturteko klaseak Irailare 11ean hasiko dira.