Deba-Zumaia klarinete kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016ko ots. 22a, 14:08

Otsailaren 29an, 18:30ean, Komentuan, Debako eta Zumaiako Musika eskoletako Klarinete Gelen arteko elkartrukearen ondorioz, kontzertua eskeiniko dute. 

Eta martxoaren 2an, berriz, 18:30ean, protagonista berdinekin, kontzertua Debako Agirre Jauregiko Ispilu Gelan izango da. Bertan, klarinete ikasleek, klarinetearentzat formatu ezberdinetan idatzitako eta moldatutako lanak eskeiniko dituzte. Lerro hauetatik gonbidapena luzatzen dizuegu kontzertuetara hurbiltzeko.