Legazpi-Zumaia klarinete kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2015ko ots. 19a, 11:07

Datorren otsailaren 20an, arratsaldeko 18:30ean Legazpiko Latxartegi Zine Aretoan, Legazpiko eta Zumaiako Musika eskoletako Klarinete Gelen arteko elkartrukearen ondorioz, kontzertua eskeiniko dute. Eta otsailaren 25ean berriz, asteazkena, protagonista berdinekin, kontzertua Zumaian izango da, Komentuan.

Bertan klarinete ikasleek, klarinetearentzat formatu ezberdinetan idatzitako eta moldatutako lanak eskeiniko dituzte. Eta bide batez, aipatu bertan izango direla ere, azaroan egin zen XIII. Klarinete Maratoian ekitaldien tartean izan zen laukote-lehiketan aritutako laukote irabazlea, Durangoko, Azpeitiko eta Zumaiako ikasleekin osaturiko laukotea.