Dokumental proiekzioa eta kontzertua, asteburuan gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Torreberri Gaztetxea 2018ko ira. 25a, 11:20

Xabier Kalparsororen erailketa oroitzeko egitarauaren barruan, 'Anuken egia' dokumentala emango da gaztetxean, ostiralean. Larunbatean, Paniko, Skabidean eta El sonido de la metralla taldeen kontzertuak izango dira.

 
 
Duela 25 urte erail zuen poliziak Xabier Kalparsoro zumaiarra. Urteurren lazgarri horren harira, eta egia itzaletik argira ateratzeko asmoz, asteburu osoan hainbat ekimen egingo dira herrian, eta gaztetxean izango dira horietako bi. 

Ostiralian, 'Anuken egia' dokumentala emango da 20:00etan, eta, horren ostean, solasaldia izango da 

Larunbatean, berriz, kontzertu izango dugu. Osasun onean diren hiru talde izango ditugu oholtza gainean: Paniko, Skabidean eta El sonido de la metralla.