Taosaren emaitza onak Neguko Euskal Herriko txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2024ko ots. 28a, 11:10

Pasa den asteburuan jokatu zen igeriketa txapelketa Tolosan, eta Taosa taldeko kideek emaitza onak lortu zituzten.

Pasa den asteburuan Taosako sei igerilarik lan oso ona egin zuten Tolosako igerilekuan jokatu zen neguko Euskal Herriko igeriketa txapelketan. Guztira, bost domina eskuratu zituzten Zumaiako igerilari gazteek.

Julen González Etxabarrik

🥇100 metro estilotan.

🥉400 metro estilotan.

🥉50 metro tximeletan.

Maria Etxabek 

🥉200 metro estilotan.

🥉50 metro tximeletan.

Zorionak!!!

Aupa Taosa 🏊🏻‍♀️🏊🏼‍♂️