Taosa Igeri Taldetik: Aupa zuek!

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2017ko abu. 30a, 09:56

Taosa Igeri Taldetik, abuztuaren 19an egin zen II.Itzurun-Arranpla Itsas zeharkaldia, arrakastatsua izatea ahalbidetu zutenei eskertu nahiko genieke.

Hainbat eta hainbat izan dira antolakuntzak egindako lana baloratu eta eskertu duten parte hartzaileak, eta gu oso harro sentitzen gara gure zeharkaldi honetaz eta proiektua aurrera eramaten lagundu diguten guztiez. Eskertzekoa da Zumaiako herriak emandako laguntza eta babesa. Udala, prentsa, komertzio, boluntario… ESKERRIKASKO!!!! Elkarlanean argi dago gauzak errazago eta hobeto irteten direla eta ea hurrengo urteetan berdin jarraitzen dugun!