Gaur da azken eguna larunbateko itsas zeharkaldian izena web bidez emateko

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2017ko abu. 17a, 12:32

Larunbat eguerdian jokatuko da Itzurun eta Arranpla arteko igeriketako itsas zeharkaldia, 12:30ean hasita. Gaur da izena emateko azken eguna kirolprobak.com webgunean. Larunbatean bertan izena ematea hamar euro garestiago izango da. 

Parte hartzaileek jakin beharrekoak:

- Dortsalak, txipa eta igerilariaren poltsa jasotzeko ordutegia: 9:30 - 12.00, Arranplan (helmuga puntuan).

- Kontsignak: Bi kontsigna egongo dira, igerilariaren aukeran. Bat helmuga puntuan eta bestea Itzurun Hondartzan.

- Dutxak: Dutxa bat dago helmuga puntuan, baina ur berotan dutxatu nahi duenak aukera izango du dutxa beroa hartzeko, Zumaiako Aita Mari Arraun klubean. Helmugatik 500 metrora.

- Erlojuak: Aurtengo ia zeharkaldi guztietan bezela, Espainiako Ur irekietako Federazioko araudia jarraituz, DEBEKATUA dago, erlojuak edo beste gailu digitalik erabiltzea.

- Bainujantziak: Bainujantzien erabilera dela eta FINAren arautegian agertzen dena jarraituko da. EZ DA onartuko neopreno dun bainujantzirik.

- Ibilbide guztia, itsasontzi eta piraguen babespean egongo da.

- Ohar garrantzitsuena : DERRIGORREZKOA DISFRUTATZEA!! festa giroa ziurtatuta dago eta!