baleike.eus

Taosako gaztetxoak bikain

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2017-03-10 14:39   Kirola

Pasa den asteburuan Oñatiko igerilekuan izan zuten zita Taosa Igeri Taldeko txikienek. Azpeitian erakutsitako maila berretsi eta gustura irten ziren guztiak igerilekutik.

Bigarren partehartzea zen denentzat, nahiz eta estilo diferentean aritu behar izan oraingoan. Tximeleta era bular estiloko probetan lehiatu ziren batik bat eta ostiraletan ikasitako teknika uretan erakutsi zuten. Batzuk beldur ziren ez ote zuten maila emango, baina bikain aritu ziren guztiak.

Guraso, haur zein entrenatzaileak gustura irten ziren eta orain Bergaran izango duten hurrengo txapelketarako prestatzen jarraituko dute ostiraletan izaten duten saioetan.

Ez da erraza astean saio bakar batekin beste herrietako taldeekin lehiatzea, baina gogoa ez zaie falta Taosako haur zein helduei lanean jarraitzeko eta proiektua aurrera eramateko. Aupa Taosa!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa