Ze Berri 06 - Amaitu da ikasturtea

Erabiltzailearen aurpegia Lubaki Guraso Elkartea 2022ko eka. 28a, 10:58

Ohartzerako joan da ikasturtea eta COVID-19ak lekua izan duen arren, azken hilabeteetan badirudi normaltasuna nagusitzen hasi dela gure artean. Aurten eskolako festa antolatzeko beta izan dute gurasoek eta arratsalde ederra pasatu zuten haur eta gazteek festaren aitzakian. Oporretan murgildu aurretik, azken asteetan eskola publikoko guraso elkartearen bueltan izandako albiste esanguratsuenak bildu ditugu.

 


ZAINTZA ZERBITZUA
 

Harrera ona izan du zaintza zerbitzuak. Eraberrituta hasi zuen ikasturtea zerbitzu honek eta balorazio positiboa egin du guraso elkarteak. Datorren urtean ere eskainiko da HH2-LH6 bitarteko haurrentzat 07:30etik aurrera. Baina zaintzaz gain, bestelako saio eta ikastaroak ere antolatuko dira datorren ikasturtean: mekanografia, play train, psikomotrizitatea eta robotika.lgeekintzak@gmail.com helbidean eska dezakezue informazio gehiago!



ESKOLA KIROLA

Aurten eskola kirolari beste buelta bat eman nahi izan diote herriko eragileek eta aldaketa ugari izan da. Gorabeherak izan dituzte, baina oro har, ikasturtean zehar, ikasleek kirol desberdinak ezagutzeko aukera izan dute. Dena dela, guraso elkartea lanean da datorren ikasturtera begira ganorazko eta kalitatezko eskola kirola eskaintzeko ikasleei. Datorren ikasturtera begira, ekainaren 22rako eman behar da izena eta ekainaren 20rako bilera irekia antolatu dute Sagarbideko aretoan gurasoen zalantzak argitzeko. Dena dela, zheskolakirola@gmail.com helbidearen bitartez harremanetan jar zaitezke taldearekin.

ESKOLA BIDEAK

Ekainean eskola bideak taldeko gurasoek gidatutako saioa antolatu zuten ibilbideak ezagutarazteko. Badira bideak eskolara segurtasunez iristeko, dena dela, Eskola Bideen taldeko gurasoek lanean dihardute bide berriak bilatzen eta segurtasuna bermatzen horietan.

 

Proietu berriak abiatu ditu aurten guraso elkarteak, eta lehendik martxan zeudenetan lanean dihardu oraindik. Aurtengo lanak eginda daude, baina beharrezkoa izango da udako oporraldia indarberritu eta datorren ikasturteari gogotsu heldu eta guraso guztion artean eskola hobetzen laguntzeko. Ondo pasa oporretan!!!