Larraina: bazkide izateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2024ko api. 15a, 17:27

Ahalik eta gehien zabaldu nahi dugu gure larrain edo bilgunea, eta apirilaren bukaera arte daukagu zabalik Larraina Euskara Elkarteko bazkide egiteko aukera.

Nola izan zaitezke bazkide? Aukera hauek dauzkazu:

  • Lantaldean zuzenean edo ohiko gure bileretan parte hartuta.
  • Ekimen edo ekintza puntualetan laguntzaile izanda.
  • Larrainaren gaineko informazioa jasota.
  • Diru-ekarpena eginda (urtean 20 €).
  • Beste moduren batean (zeuk proposatu nola).

Sartu formulario honetan eta bete: https://forms.gle/1YS3rGDh1iv3teRu9

Denontzat dago tokia, eta gurekin bat egitera animatu nahi zaitugu.