Zumaiako haurrak euskaraz

"Euskara, bestela ez gara" zikloaren barruan, lehen mahai-ingurua izango dugu.

Zumaiako haurrei eta euskarari begiratuko diegu. Ikerketa batzuetatik abiatuta, ondorio nagusiak eta gakoak azpimarratuko ditugu. Horretarako, gure artean izango dugu Jaime Altuna, EHUko irakaslea, eta Ibon Manterola eta Belen Uranga Larrainako kideak ere bai.

Datorrean asteazkenean, otsailak 7, 18:30ean, Alondegian.