Abenduaren 2an, Larrainarekin

Badator urtearen amaiera, badator Euskararen Eguna eta aste berezia izango da. Larraina Euskara Elkarteak zenbait ekitaldi antolatu ditu datorren abenduaren 2rako, larunbaterako.

  • 11:00etan, Alondegiko Moila gelan, bilera irekia: aurten egindakoa eta datorren urterako asmoak azaltzea.
  • 13:00etan, Alondegiko Moila gelan, "Sarean ere euskaraz" bideo-lehiaketako sariak banatzea.
  • 14:30ean, Hogarrean, bazkaria:
    • Arrain-zopa.
    • Aukeran: zapoa labean edo entrekota patatekin eta piperrekin.
    • Jogurta.
    • Kafea.
    • Edariak (ura, ardoa edo sagardoa)

Prezioa: 25 €
Bazkalondoan, gogoa eta indarra izanez gero, kantu-saioa egiteko aukera!
Izena emateko: azken eguna azaroaren 29an, Hogarrean bertan, formulario hau beteta edo e-mail honetara idatzita (larrainaet@gmail.com).

Gonbidatuta zaudete, eta pozik hartuko zaituztegu gure artean!