Oldarraldiaren aurrean, Bilbora!

Larraina Euskara Elkarteak dei egiten die zumaiarrei Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako deitu duen manifestazioan parte hartzeko, eta autobusa antolatu du.

Azkenaldian epaitegietatik oldarraldia datorkigu euskararen kontra, zenbait sententziak atzerapausoa eragin dute euskararen normalizazio-bidean. Horren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak manifestazioa deitu du azaroaren 4rako, Bilbon, eta Larrainak dei egiten die zumaiarrei, mobilizatzeko eta Bilbora joateko.

Gainera, Bilborako joan-etorria errazteko, autobusa jarri dugu; izena emateko, bi aukera:

  • Formulario hau beteta.
  • Aizpurua liburu-dendan (Aita Mari 17) edo Mandala papertegian (Erribera 8).

Autobusa 15:00etan irtengo da, Patxita Etxezarretako geltokitik. Prezioa: 10 euro (ikasleak eta langabetuak 5 euro, eta umeak doan). Ordainketa autobusean bertan egingo da. Izena emateko azken eguna: urriaren 31.

Animatu eta Bilbora. Euskararekin bat, euskaraz bat!