Elkarretaratzea deitu du Larrainak ostegunerako

Zumaiarrok euskaraz gara! Euskaldunoi erasorik ez!

Oldarraldi judiziala bizi dugu euskararen eta euskaldunon kontra, eta Larraina Euskara Elkarteak dei egiten die zumaiarrei elkarretaratze honetan parte hartzeko, gure ezinegona eta haserrea adierazteko, erasoak salatzeko eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko.

Izan ere, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udalek agiriak eta dokumentuak euskaraz bakarrik egitearen aurka egin du duela gutxi, Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2 artikulua bertan behera utziz, eta hori salatzeko egingo dugu elkarretaratzea.

Horrenbestez, uztailaren 20an, 19:00etan, udaletxearen aurrean elkartuko gara.