Mahai-ingurua: garapen jasangarria eta hizkuntza eta kultura aniztasuna

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2023ko mar. 16a, 19:47

Aurrera doa Zumaiako Udalaren babespean antolatzen dugun Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa, eta martxoaren 22an, asteazkenean, hirugarren saioa izango dugu: mahai-ingurua.

Asko hitz egiten da garapen jasangarriaz eta 2030 Agendarako Nazio Batuen Erakundeak jarritako 17 helburuez. Euskal Herrian, ordea, beste bat gehitu diogu: hizkuntza eta kultura aniztasunaren babesa eta bermea ziurtatzea.
 
Hori nola landu ikastetxeetan edo ingurumenean? Zergatik eta nola gizarteratu garapen jasangarriari lotuta naturak, kulturek eta hizkuntzek daukaten ezinbesteko garrantzia?
 
Horiek eta gehiago izango ditugu mintzagai Leire Barriusorekin eta Mikel Mendizabalekin, Ana Galarraga bideratzaile dugula.
 
Alondegiko 4. solairuan izango da, 18:30ean.