'Euskaraz, bai horixe!' bideo lehiaketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2022ko urr. 8a, 10:00

Azaroaren 1a bitarte jasoko dituzte bideoak. Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin antolatu du lehiaketa Larraina euskara taldeak, eta parte hartzeko argibideak eman ditu. 

ZER EGIN BEHAR DA? Oso erraza da: 2 edo 3 minutuko bideo bat. Bideo horren helburua zumaiarren artean euskararen erabilera sustatzea izango da. Hausnarketarako eta bideoaren edukia lantzeko lagungarriak izan daitezkeen hainbat gai eta galdera proposatzen dira: zergatik ez dugu euskaraz egiten beti?; lehenengo hitza euskaraz; euskaraz hobeto; horrek ez du euskaraz jakingo...; aurreiritziak apurtu...

NOR AURKEZ DAITEKE? 14 eta 18 urte bitarteko zumaiar gazteak, hau da, 2004-2008 artean jaiotakoak.

ZEIN DA SARIA? 
Hiru sari izango dira, denak GERTU Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteko bonutan. Sari-banaketa azaroaren 5ean izango da, Larraina egunarekin bat.
1. saria: 500 euro bonutan.
2. saria: 300 euro bonutan.
3. saria: 200 euro bonutan.

NOIZ ARTE BIDAL DAITEKE BIDEOA?
Proposamenak azaroaren 1erako (egun hori barne) entregatu behar dira. 

NORA BIDALI BEHAR DA BIDEOA? 
Bideoa Wetransfer bidez bidali beharko da helbide honetara: zumaia@larraina.eus. Bideoaren hasieran lehiaketaren karatula jarri behar da, eta bertan txertatu bideoaren izenburua.

OINARRIAK ETA DOKUMENTUAK
Oinarri eta xehetasun gehiago hemen.
Adin txikikoen parte-hartze baimena hemen.
Bideoaren hasieran jarri beharreko karatula hemen.