Hirugarrena, hitanoaz

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2022ko mar. 13a, 12:37
Hitzaldiko kartela.

Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko hirugarren saioa izango da asteazkenean Alondegiko Oxford aretoan, 18:00etan hasita. Maitane Subijanak gidatuta, Xabier Azkue eta Garbiñe Bereziartua izango dira hizlariak.

Hitanoa hemen eta orain: adituen hitzak eta arituen ekintzak izeneko saioa antolatu du Larraina Euskara Taldeak datorren asteazkenerako. Maitane Subijanak (Emakumeon*Etxea) egingo ditu aurkezle lanak eta hizlariak Garbiñe Bereziartua eta Xabier Azkue izango dira.

Bereziartua UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea da eta azken urteotan hainbat ikerketa egin du hitanoaren inguruan, Beñat Muguruzarekin batera; hain zuzen ere, asteazkeneko hitzaldian hitanoak gaur egun Euskal Herrian duen presentziaren eta zentzuaren inguruan jardungo du. Xabier Azkue, berriz, Zumaiako Udaleko euskara teknikaria da eta eskarmentu handia dauka Zumaiako hitanoaren ikerketan eta sustapenean.