Migrazio erdalduna herri euskaldunetan

Euskara, bestela ez gara hitzaldi-zikloaren barruan, bigarrena: euskararen inguruan nolako bizipenak dauzkaten herri euskaldunetara migratutako erdaldunek.

Otsailaren 24an, asteazkenean, 18:30ean, Aztiker ikerguneko Enara Eizagirre teknikariak emango du hitzaldia, Uemaren beka bati esker egindako ikerlana oinarri hartuta.

Immigrazioaren fenomenoa ez da berria Euskal Herrian. Industrializazioak aldaketa sakonak ekarri zituen gure herriaren demografian eta egoera soziolinguistikoan. Azkeneko bi hamarkadetatik fenomenoa errepikatzen ari da. Horren aurrean, 2005az geroztik udalerri euskaldunetara etorritako erdaldunek euskararen inguruan dituzten gogoetak aztertuko dira hitzaldi honetan. Zer nolako harremana eta iritzia dute euskararekiko eta bizi diren herriekiko kanpotik etorritakoek? Zer sentimendu, behar, muga eta aukera euskararekiko? Euskararekiko harremanean, zein dira eragin handiago duten aldagaiek?

Joateko asmorik izanez gero, gogoratu izena eman beharra dagoela aurretik:

E-mailez: euskara@zumaia.eus

Telefonoz: 943-86 50 25