Euskararik gabe ez garelako…

Bizi gara, ez da gutxi, eta eguneroko berri honetan Larrainakook ere aurrera egiteko asmotan gara, pixkanaka, berriz ere martxa hartu nahian.

Horrela, Zumaiako Udalarekin elkarlanean, “Euskara, bestela ez gara” ohiko hitzaldi zikloa antolatu dugu, otsailetik martxora. Datorren astetik aurrera izango dira hitzaldiak, asteazkenetan, 18:30ean.

Ondo bidean, laster emango dizkizuegu xehetasun gehiago, baina oso interesgarriak izango dira eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu.